
Gaurtik aurrera dago ikusgai 'Santa Luziari begiradak' erakusketa, Santa Luziako baselizan. Gernika-Lumoko Udaletik azaldu dute, honekin, auzoko bizilagunentzat "karga sinboliko handia" duen eraikina, "memoria kolektiboa orainera proiektatzen den topagune" bihurtzen dela.

‘Euskararekin bat’ lelopean, zapatuan [uztailak 19] 12:00etan herri bakoitzeko udaletxearen aurrean elkartzeko deia egin du Uemak.

Zapatua [uztailak 19] eta abuztuaren 15a bitartean egingo dute 21. Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Egileor musika zikloa, 'Organoa Errege' lelopean.

Palestinaren aldeko keinu eta aldarrikapenekin bat eginda, Nadia Nemehk Madalen egunean [uztailak 22] Izaroko uretan botako duen teilak 'Bermeotik Gazara' mezua izango du idatzita.

Gernika-Lumoko Pasealekuak Busturialdeko Euskaltzaleen Topaketa hartuko du datorren zapatuan [uztailak 19], egun osoko egitarauagaz.