
Sudur gorria eta koloretako zapatilak jantzi, edozein oholtzetara igo, eta euskara ezpainetan izanik, hegan egiten du Iker Gonzalez Libanok, Motx pailazoarekin batera.

Goi mailakoa izan da, beste urte batez, Jazzber Bermeoko 27. Jazzaldia. Jizz Jazz Kultur Taldeko antolatzaileek egitaraua osatu duten hiru kontzertuen balorazio "bikaina" egin dute, eta ikusleen jarrera nahiz jarraipena azpimarratu.

Mutriku Masters Series lehen aldiz puntuagarria izango da Jai Alai Ligarentzako. Eneritz Lizardi mutrikuarra etxean itzuliko da kantxetara urte eta erdi belauneko bi ebakuntzagatik kanpoan egon eta gero

Libe Lopez Arandia arteagarra zientziaren dibulgazioa eta gizarteratzea oinarri duen Asteroideiak proiektuaren partaideetako bat da.

LABek deituta, BBK Klimak zerbitzua emateko aurten kontratatu duen Gaztetxo Eskolak subrogatu behar zituen "23 langile baino gehiago" kaleratu dituela salatu eta lanpostuetara bueltatzea eskatzeko mobilizazioekin jarraituko dute. Gaur [uztailak 8] Bilbon egingo dute elkarretaratzea.

Gaur [uztailak 8] Ateak Ireki 2025 programaren eskutik, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak 50 gazte hartu ditu.