Uztailaren 2tik 4ra bitartean egingo da Jazzber jaialdia, Bermeoko Kafe Antzokian. Aurten Gorka Benitez Quartet, Cesar Vidal & Artikulation Band eta L.A.B. Trio taldeak oholtzaratuko dira, eta kontzertu guztiak doakoak izango dira.
Bihar hasi eta domekara bitartean egitarau zabalaren testigu izango da herria. Patxi Egurrola alkateak esan bezala, "herria eta herritarrak batzeko" helburuz antolatzen dituzte jaiak.
Sanjoanetatik sanpedroetara jauzi egin, eta ospakizunekin jarraituko dute Busturialdeko hainbat herri eta auzotan. Bermeotarrak prozesioan elkartuko dira; Lumon, Ibarrurin eta Zarrabentan, berriz, herri bazkariak izango dira protagonista.
Bermeoko Udalak kanposatuko ordenantza aldatzea onartu du EH Bildu eta Guzanen aldeko botoekin. Orain, hilobitik gorpu eta gorpuzkiak ateratzea eskatzeko ez da nahikoa izango zinpeko aitorpen bat aurkeztea; hildakoaren legezko oinordetza egiaztatu beharko da.
Santimamiñe izango da MusEkintza jaialdiaren azken geltokia: bihar, 22:00etan, Golden Apple Quartet taldea ariko da bertan. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako arte eszenikoen jaialdia da Musekintza, Bizkaiko museoetan antzerki, dantza, zirku eta musika programazio zabala eskaintzen duena.
Uztailaren 5ean 13:00etan egingo dute aldundiak bultzatutako ur zabaletako igeriketako lehen proiektu berritzailearen zirkuitua.