Informazio elementu guztietan euskara sartzeko eskaera egin diete ikasleek: "Arazoa konpontzeko modurik egokiena kartelak, liburuxkak eta dendako gainerako informazioa euskarara aldatzea litzateke".
Muxikako Urretxindorra Herri Eskolan jarri dute hitzordua, 18:00etan, Argi Baltza sariketaren bosgarren edizioa burutzeko. June Aiestaran, Maider Arregi, Aitor Bizkarra, Asier Galarza, Koldo Gezuraga eta Jon Gurrutxaga azpeitiarra izango dira oholtzan, txapela janzteko helburuz.
Muxikako Gazte Egunean emandako eraso sexista guztiak eta eraso arrazista gogor salatu zituzten atzo (ekainak 17) Muxikako Kurtzeroan. Ez dutela inolako erasorik onartuko argi adierazi zuten, eta datorren urtean Gazte Eguna ez antolatzeko erabakia hartu zuten.
Gure Kirolak Sustatzen programak Busturian egingo du geldialdia zapatuan [ekainak 21], erronka berezi bategaz: Ane Atxuegi Busturiko kopa jasotzeko ahalegina egingo du. Uztailaren 26an, berriz, Busturialdeko Harri Altxaile Txapelketa hartuko du udalerriak eta izen ematea zabalik dago.
Ekainaren 21ean ospatuko da jaia; entrenamendu ireki batekin hasiko da, eta bazkari, bertso saio eta musika emanaldiak izango dira egun osoan.
Haur liburutegia aldi baterako kanpora atera du Gernika-Lumoko Kultur Etxeak, eta irailaren 19ra arte zerbitzua eskainiko du plazan, beste urte batez.
Kategoria bakoitzeko saridunek eta bigarren sailkatuek diplomak jaso zituzten atzo [ekainak 17] Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian.