Datozen asteetan kontraste-espazioetan aztertuko dituzte orain arte jasotako narratibak. Eskualdean egiten ari den entzute-prozesuaren alderdi teknikoak eta metodologikoak aurkeztu dituzte Agirre Lehendakaria Centerreko kideek gaur; prozesuaren ikuspegi kualitatiboa, egitura, erabilitako tresnak eta aurreikusitako hurrengo pausoak azaldu dituzte.
36ko gerraren ondorioz euren etxeetatik joan behar izan zuten haurren historia gertutik ezagutzeko eta horien testigantzak jasotzeko bi tailer egingo dituzte astelehenean (maiatzak 26), Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan: 17:00etan bizirik dirauten pertsonentzako tailerra izango da, eta 19:00etakoa, ondorengoentzat. Bertaratzeko deia egin dute.
Bermeo Futbol Taldeak 75 urte beteko ditu aurten, eta ibilbidea omentzeko jaia antolatu dute ekainaren 7an [zapatua], Itxas Ganen.
Tabakoak osasunean eta ingurumenean duen eraginaz kontzientziatzeko ginkana antolatu du Minbiziaren Aurkako Elkarteak, maiatzaren 29an [eguena]. Udaleko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak, berriz, Zigarro bat sagar baten truke kanpaina prestatu du.
Gernika Memoriaren Lekuko plataformak izen bereko liburua argitaratu du hiru hizkuntzatan, eta bertan jaso dute orain arte egindako ibilbidearen lagin bat, baita memoriari eta memoriagintzari buruzko euren ikuspuntu eta begirada ere. Auzolanean egindako lana da.
Pedro Mari Otañoren heriotzaren mendeurrenean otu zitzaion bere herrikide Patxi Bisquerti bertsolariaren omenezko ‘Ombuaren itzala’ filma egitea. Gaur Bermeon ikusi ahal izango da.