‘Posdatarik gabeko gutunak’ antzezlanaren egile izateaz gain, aktorea ere bada Kepa Errasti (Aretxabaleta, 1981); 2023an aurkeztu zuten antzezlan hori ikusteko aukera egongo da bihar [martxoak 14], Nestor Basterretxea aretoan.
Udalak eta kostaldeko udalerriko herritarrek protesta deitu dute domekarako; 13:00etan elkartuko dira ontziralekuan, Urdaibai naturalizatzeko planean Euskal Herriko Itsasertz Mugarteak aurreikusitako azpiegitura kentzeko lanak geldiarazteko asmoz.
Gazteen osasun mentala eraldatzeko bideak eraikitzea da Zurrunbiloa proiektuaren asmoa. Nerabeentzako espazio seguruak eremu guztietan sortu beharko liratekeela diote sustatzaileek.
Bermeoko Udalak Fernando Hierro artista bilbotarrak Bitor Uriarte eta Aingeru Astuiren aholkularitzagaz egindako 'Bermeo Uriaren historia irudietan' irudi bilduma erosi zuen iaz, eta orain liburu batean argitaratu du.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin eta Lanbide Ekimenak Zentroarekin lankidetzan jardun du Gernika-Lumoko Udalak; aukeratutako 12 langabetuak Herrilan programaren barruan lanean hasi dira dagoeneko, beraien prestakuntza sustatuz.