Mundakako Portuko Udal Kontseilu berriak egin beharreko lanak aztertu ditu
Mundakako Portuko Udal Kontseilu berriak udalerriko portuan egin beharreko lanen kudeaketa eta hobekuntzak aztertu dituzte gaur [martxoak 12]. Udaletxean egindako bileran ondorengo ordezkari politikoek parte hartu dute: Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritz eta Arrantza Saileko Portuetako zuzendari Koldo Goitiak, Mundakako alkate Sorne Rubiok, Euskadiko Kirol Portuen (EKP) zuzendari Edurne Egañak, Eusko Jaurlaritzaren teknikarien lantaldeak eta Mundakako Udaleko teknikarien lantaldeak. Funtsean, portuko azpiegituren kudeaketa eta hobekuntza izan dute mintzagai; besteak beste, dragatze beharrak, sarbideak, eta konponketagaz nahiz mantenuagaz erlazionaturiko lan orokorrak aztertu dituzte.
Portuko Udal Kontseilua administrazioaren eta sektorearen barruko eragile aktiboen arteko “elkarrizketarako gunea” da, portu eremuaren kudeaketarako eraginkorra eta bai egungo, bai etorkizuneko beharrizanetara egokitzeko eratua. EKPk kudeaturiko 172 amarraleku eskaintzen ditu Mundakako Udalak, aisialdiko ontzientzat. Goitiak azaldu duenaren arabera, sektorea erabat “funtsezkoa” da eremuaren garapen ekonomikoari zein turistikoari begira: “Nabigatzaileak erakartzen ditu, eta kostaldeaz gozatzea sustatzen du”. Mundakan ez ezik, Ean, Elantxoben edota Bermeon ari dira beharrean Portuko Udal Kontseiluak.