Gernika-Lumoko Udalak Antonio Guterres eta Argentinako Auzitegiko Antropologia Taldea sarituko ditu apirilaren 26ko Gernika Sarien ekitaldian. Bi saridunek "giza eskubideen eta justizia sozialaren alde etengabe egindako lana" aitortu du udalak.
Bermeoko Nautika eta Arrantza Eskola, Bizkaiko hiru formakuntza zentrorekin elkarlanean ari da, arrantza sektorea eta ongizate emozionala batzeko; itsasontzi batean bizi daitezkeen egoerak errealitate birtualeko betaurrekoen bidez lantzeko proiektu bat garatzen ari dira.
EAJko udal gobernu taldeak EH Bilduren proposamenekin lerrokatzeko "ahalegin xumea" egin duela uste dute koalizio subiranistakoek, udal gobernuak beraientzat "garrantzitsua den diru-sail bat ere ez" onartu ez badu ere. Alderdi jeltzaleak oraindik "aurrerapauso handiak" eman behar dituela eta, alkateari "konfrontazioan ardaztutako aroa" atzean uzteko deia egin diote.
Foruko Udalak 2025erako finkatutako helburuekin "aurrera" egitea ahalbideratu dion 1.305.268,64 euroko aurrekontua onartu du. Nortasuna, euskara eta kultura alorrean etorkizuneko kultur etxe berriaren "proiektu ilusionagarria" azpimarratu dute.
Beste urte batez, Bermeoko Udalak aratuste martitzenerako [martxoak 4] Tabernen Mozorro Lehiaketa antolatu du, eta interesa duten tabernetako jabeek otsailaren 28ra arte [barikua] dute izen emateko aukera.