Ekologistak Martxan eta Eguzki Talde Ekologistak aurkeztu dute errekutsoa, Busturialdean gutxieneko emari hori murrizteak "biodibertsitatea mehatxatzen duela" argudiatuta. Oka, Mape eta Golako ibaietan emari ekologikoen murrizketa "orokorra" dela salatu dute.
Gernika Rugby Taldeak 12 eta 41 irabazi dio Real Oviedo Club taldeari, eta Elite Ligaxkara bere multzoko lidertzan sailkatzea lortu du. Elite Ligaxkako egutegia gaur [urtarrilak 28] ezagutu dute.
Jon Ander Urresti bermeotarra dago tartean, Busturialdeko bi herritan egonaldiak egingo dituzte sortzaileek.
Ludovic Ladutxek eta Mikel Mantzisidorrek Eusko Label Winter Seriesko finala jokatuko dute, atzo [urtarrilak 27] Eñaut Urreisti eta Gorka Sorozabal 2 eta 0 menpean hartu ostean.
Gernika Atletismo taldeko korrikalari diren Alluitz de Bilbaok, Amaiur Etxeandiak, Peru Luengok eta Jon Garatek Euskal Selekzioa ordezkatu dute, asteburuan Getafen ospatutako Espainiako Federazioen Kros Txapelketan.
Zirkuituaren geraleku izan nahi duten herriek zabalik dute eskaera egiteko epea.
Mugi, Dantza Mugimendu Terapiak eskainiko du Gizarte Ongizaterako Sailak "emakumeen ahalduntzea eta jabekuntza" sustatzeko antolatutako bost saioz osatutako tailerra. Lehenengo saioa bihar [urtarrilak 29] izango da, 18:00etan, udal zaharren egoitzako gimnasioan.