Eusko Label Winter Series txapelketaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur [urriak 23] Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Aurreikuspen guztiak gaindituz, "ikusmin itzela" eragin du beste behin, urriaren 28an hasi eta otsailaren 16an bukatuko den txapelketak.
Gaur [urriak 23] aurkeztu du Errigorak udazkeneko kanpaina, urriaren 24tik azaroaren 14ra arte bitartean egingo dutena. Aurten berritasunekin datoz, hiru saski egongo dira aukeran eta bestelako produktuak.
Lucas Vallecillosek azken hiru urteetan garatutako ‘Klima larrialdia. Erronka sozial saihestezina’ erakusketa klima aldaketari buruzko ikus-entzunezko saiakera da, eta Ekoetxea Urdaibain dago ikusgai.
'Where Fashion Meets Nature' moda desfilea egingo dute zapatuan (urriak 26), Busturiko BBK Kliman. Hala, desfileagaz, moda berritzailea eta jasangarria egin daitekeela erakutsiko dute diseinatzaileek.