Jaietako lehen gabean emandako erasoa salatzeko kontzentrazioa egingo da gaur
Gernika-Lumoko jaietako lehen gauean [abuztuak 14] eraso bat eman zen herrian, eta gaur [abuztuak 16], hori salatzeko kontzentrazioa egingo da, 20:00etan Pasilekuko eskaileretan.
Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaiak giro itzelarekin hasi arren, ez zen dena hain itzela izan. Izan ere, bezperada egunean [abuztuak 14], gauean, eraso sexista bat eman zen herrian. Itaiak, Enbatak eta Sare Feministak antolatutako protokoloaren aurkezpenean aipatu zuten bezala, “erasorik pairatzekotan, hurrengo egunean kontzentrazioa egingo genuke”. Horrela, eguazten gabaz emandako erasoa salatzeko asmoz, gaur [abuztuak 16, barikua] Pasilekuko eskaileretan deitu da kontzentrazioa, 20:00etan.