Natxitukue ibilbidean parte hartzeko izen ematea zabalik
Abuztuak 18an [domeka] jorratuko da ibilbidea, eta horren parte izateko izen ematea zabalik dago jada Natxituko Bolatokian.

Abuztuak 18an Natxitua ibiltariz beteko da, Natxitukue ibilbidea dela eta. Bi ibilbide izango dira aukeran: luzea eta laburra. Luzearen kasuan, goizeko 08:30etan hasiko da, eta 21 kilometroko distantzia izango du egin beharreko ibilbideak. Ibilbide laburrak, ordea, 9 kilometro izango ditu, eta hau gauzatzeko goizeko 09:30etan izango da irteera ordua.
Parte hartzeko, izena ematea abuztuak 5etik [astelehena] dago zabalik. Natxituko Bolatokia da aurten horretarako ahalbidetu duten tokia. Eguerdian, 12:30etatik 13:30ak arte eta arratsaldean 19:00etatik 20:00etara bitartean egongo da zabalik, nahiz eta ibilbidearen egunean ere egongo den izena emateko aukera. 14 urtera artekoak 8 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzekotan, eta helduak berriz, 12 euro.