Bermeo BHIko DBH2. ikasleek udalerria ezagutzera datozenentzat audiogidak prestatu dituzte, beraientzat interesgarrienak diren guneetatik abiatuta.
II. Herri Arteko Mendi Ibilbidea antolatu du astebururako Artiako Gazte Asanbladiek. Eara iritsiko dira oinez, eta Natxitxuko frontoian pasatuko dute gaua.
Warang herriko (Mbour, Senegal) herritarrengan eragin positibo eta iraunkorra sortzeko Ecolodge Euleuk eraikuntza proiektua abiatu du Euleuk Elkarteak. Crowdfunding kanpaina bat abiarazi dute, gune jasangarri hori gauzatzeko helburuagaz
Lurgorri Auzo Kultur Elkarteak eta San Isidro kooperatibak Senegalera bidaltzeko eguzkitako betaurrekoak bilduko dituzte ekainaren 17tik 28ra bitartean. Trakoma begi gaixotasuna ekiditzeko behar dira betaurrekoak.
203 odol emateetatik 65 emaile berrienak direla jakinarazi dute; hori horrela, hilabete honetan 2023 guztian egondako odol emate berriak bikoiztu direla jakinarazi dute Odolkideek. Elkartekoek elkartasun olatua eskertu eta odola ematera joateko garrantzia azpimarratu dute.
09:00etan irtengo dira udaletxeko plazatik, eta Ariatzako Atxelipe txokoan bukatuko da ibilbidea. Bertan, Ramon Bilbao ardoen dastaketa egingo dute.
Kulunka bat Lamerako jolas parkean ipini dute, eta bestea, Artike enparantzako parkean. Datozen asteetan hirugarren bat jarriko dutela aurreratu du Bermeoko Udalak.