Itsas baldintzengatik jokoz kanpo
Bermeo-Urdaibaik ezin izan du iazko garaipena berretsi Lekeitioko Ikurriñan. Zarautz nagusitu da gizonezkoen artean; Hondarribia bizkorrena izan da emakumezkoen lehian.
Euskadiko Traineru Txapelketaz gain, zapatuan [ekainak 8], Lekeitioko Ikurriña lehiatu zuten, toki berberean Bizkaiko Txapelketa jokatu eta astebetera. Gizonezkoen XLV. ekitaldia egin zuten, eta emakumezkoen XIII. aldia. Itsas baldintzak giltzarri izan ziren estropadetan, eta emaitzei bete-betean eragin zieten. Iazko garaile Bermeo-Urdaibai hautagai nagusia izanagatik ere, baldintza horien artean ezustekoa eman zuena Zarautz izan zen, gizonezkoen lehian. Zarauztarrek 20.51n gelditu zute denbora. Bigarren eta hirugarren postuei dagokienez, borrka handia egon zen Portugaleteren eta Santurtziren artean. Nerbioiren ezkerraldeko klub biak segundo biren tartean helmugaratu ziren: Portugalete, bigarren, 21.16ko denboragaz; Santurtzi, hirugarren, lanak 21.18an burutu ondoren.
Podiumaren atarian geratu zen Bou Bizkaia-ko eskifaia, laugarren, 21.22koagaz. Mundakako eta Elantxobeko arraun elkarteek osatutako Busturialdeak, 22.03koa denbora eginda, sailkapeneko 12. postua lortu zuen; etxeko talde Isuntza, ostera, 15. postuan helmugaratu zen, 22.11koagaz.
Garaipena, segundo baten tartean.
Emaumezkoen bandera zeinek lortuko, borroka izugarria egon zen Hondarribiaren eta Zumaiaren artean. Lehenengoak nagusitu ziren, itsas baldintzei aurre eginez; 11.17ko denboragaz lortu zuten garaipena. Segundo bakarragatik hartu zion aurrea Hondarribiak Zumaiko eskifaiari. Podiuma, 11.32koagaz, Hibaikak osatu zuen.