Abian da Bermeoko 32. Arrain Azoka. Gaur [maiatzak 17] egin dute azokagunearen inaugurazio ekitaldia. Bego Gangoitik Hegaluze Saria jaso du. Asteburu osoan, egitarau oparoa egongo da Bermeon.
Kamiñoko-Larrondo eta Abrasolo-Flores tarteetan 32 farola instalatu dituzte, "mugikortasun eta irrisgarritasun segurua" eskaintzeko helburuagaz.
Senidetze hitzarmena sendotu dute aurten Busturiak eta Txekiar Errepublikako Hradistko herriak. Lankidetza proiektuen garapena sustatzeko senidetze batzorde bat sortuko dute.
Bego Gangoitik jasoko du Hegaluze Saria gaur, Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldian. Azoka antolatzen aritu diren eta ari diren guztien izenean jasoko duen saria dela dio.
Bihotza Arostegi sukaldari bermeotarrak hegaluzea zelan zatitu daitekeen eta arrainaren zati bakoitzarekin zer-nolako errezetak presta daitezkeen azalduko du Arrain Azokan emango dituen saioetan.
XXX. Arrain Azoka tokiko produktuen erakusleiho bihurtuko da gaurtik domekara bitartean. Lameran kokatutako hamazortzi postuek ordutegi jarraitua izango dute.