15:45ean piztu dituzte gaur sirenak, duela 87 urte legez. Eñaut Elorrietak eta Ikrame Benzyane palestinarrak piztu dute Lobek Astrako babeslekuaren barruan jarritako sirena, eta Bakearen Artisauak arduratu dira Gernika Batzordeak Pasealekuan jarritakoa aktibatzeaz.
XIV. Bakearen eta Berradiskidetzearen Sariak banatu dira, eta Mediterraneoko Justuak eta Bakearen Aldeko Borrokalariak izan dira aurtongo sarituak. William Kelly gogoratu dute ekitaldi hasieran.
Gerren eta gatazken berri ematen duten kazetarien lana babestu eta errespetatu behar dela aldarrikatu dute George Steer kazetariari egindako omenaldian. Fernando Martinez Espainiako Gobernuko Memoria Demokratikorako idazkariak parte hartu du ekitaldian. Bestalde, aurten Steerren semeak ezin izan du udalerrira etorri, eta hark bidalitako gutuna irakurri du Nerea Revuelta alkateordeak.
Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Klarisen ordena Gernika-Lumoko Santa Klarako moja-etxea erosteko akordio batera iritsi dira, gune hori memoriaren espazio bihurtzeko. Horrela, "beste bultzada bat" eman gura diote Bakearen Museoari.
Jose Labauriaren "duintasuna" eta "testigantza" nabarmendu ditu Gernikazarrak, Gernika-Lumoko EAJ eta Pipergorrigaz batera alkate ohiari egindako omenaldi ekitaldian.
Gazteria Sailak eskaintzen duen sexologia orientazio zerbitzuaren arduraduna da Irati Martin. Presentzialki zein telefonoz herritarren zalantza eta beldurrak erantzuten ditu.
Ahuakatedun tostaden argazkiz bete dira sare sozialak. Fruituaren ekoizpenak, baina, miseria dakar kolonbiar askorentzat, eta errealitate hori islatu nahi du Astrako erakusketak.
Gernikarrak Ludovic Ladutxegaz batera eguenean [apirilak 25] ezin izan zituzten Aritz Erkiaga eta Jon Bullet Zabala gainditu. Gaur [apirilak 26] Gasteizko Txapelketako finala jokatu dute Lekerikak eta Barandikak.
Argazkiak ateratzen pasa duen haina denbora pasa du Paul Etxebarrieta lekeitiarrak aukeratutako tokietara joateko bidean, eta horri tiraka, Road edo Bidea izeneko proiektua sortu du. Hilean behin, azken barikuetan, Etxebarrietaren Bidea proiektuko lanak ikusi ahalko dira HITZAn.