Pasealekuan gudarien omenez dagoen eskultura aurrean omendu dituzte bonbardaketa egunean herritarrei lagundu zieten gudariak. 'Eusko Gudariak' eta 'Gernikako Arbola' abestu dituzte gerturatutakoek.
Gernikako bonbardaketa garaian Gernika-Lumoko alkate izandako Jose de Labauria omendu du udalak. Lore eskaintza, aurreskua eta abesbatza izan dira omenaldi ekitaldian.
Ekoizleen 36 salmahai egongo dira, hamazortzi izango dira nekazarienak eta beste horrenbeste artisauenak. Produktuen salmentaz harago, urtero ekitaldi osagarriak antolatzen dituzte, eta aurton, herri kirolak sustatzearen aldeko apustua egin dute udal ordezkariek, herri kirol erakustaldia eskainiko baitute Sustabizeko kirolariek.
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek greba deialdia egin dute datorren asteleheneko eta martitzeneko [apirilak 29 eta 30], baita maiatzaren 22 eta 23rako ere.
Eskualdetik autobusak antolatu ditu LAB sindikatuak. Ohiko manifestazioaz gain, sindikatuaren 50. urteurrena ospatzeko egitaraua antolatu dute.
Nabarnizko eta Elantxobeko herrikideek antolatuta, kazetariaren aldeko Elkartasun Eguna antolatu dute, haren urtebetetze eguna ere badela aprobetxatuta. Bertaratzeko deia egin diete herritarrei eta inguruko herrietako bizilagunei.
Zapatuan [apirilak 27] margotuko dute murala, Solluberako saihesbideko biribilgunean. Hezkuntza zentroetako ikasleek euskararen aldeko pankartak egingo dituzte.
12 kilometrotako ibilbide zirkularra osatuko dute zapatuan.