Urdaibaik Garrotxa bisitatu du turismo jasangarria sustatzeko eta dinamizatzeko modu berriak ezagutzeko, ikasteko eta trukatzeko. Eduki praktikoa duten lurraldeari buruzko bisita teknikoekin batera, hainbat bilera egin dira udaletako, turismo-erakundeetako eta inguruko enpresetako ordezkari instituzionalekin eta teknikariekin.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ispizua auzoan gertatu da ezbeharra, goizeko 10:00ak bueltan. Sutea non eta nola piztu den ikertzen ari da Ertzaintza.
Bermeotik Escarabajosa de Cabezaserainoko ibilbidea egin du oinez David Avila bermeotarrak. Bere aitaren herria ezagutzeko asmoz, 400 kilometro osatu ditu bakarrik, eta ‘Lukien bidea’ izena jarri dio egindako bideari.
Euskal Autonomia Erkidegoa mapa politiko berri baten aurrean egon daiteke. Datozen lau urteetan Eusko Legebiltzarrak edukiko duen morfologia politikoa erabakiko da etzi.
Datorren martitzenerako [apirilak 23] deitu dute bilera, 20:00etan, Eskolan.
Urremendik antolatutako udalekuak bi adin-taldetan banatuko dira: alde batetik, 3 eta 12 artekoak; bestetik, 9 eta 14 urte bitartekoak. Izen emateko azken eguna maiatzaren 24a [barikua] izango da.
Boluntarioak izan gura dutenek Urdaibai Bird Centerrek webgunean aurki daitekeen inprimakia bete beharko dute, ekainaren 15a baino lehen.