Ekintza horiek "onartezinak" direla adierazi du Bermeoko Udalak. Ustezko erasotzailea identifikatuta dagoela jakinarazi dute. Indarkeria matxista “errotik eta behin betiko” desagerrarazteko lanean jarraituko dute.
Gaur hasi da euskararen aldeko lasterketa Irunen, eta Baionan amaitu bitartean –hilaren 24an–, 'Harro Herri' lelopean, askotariko eragileak elkartuko ditu Korrikak. Lehenengo kilometroa Irungo AEK-ko irakaslek eroan dute. Martxoaren 20an eta 21 goizaldean eskuz esku ibiliko da lekukoa eskualdean.
Jai Alai Ligak egutegia hedatu du, eta urte osoan zesta-punta txapelketak bermatu ditu. Master eta slam mailako lehiaz osatuko da egutegia, eta Ipar eta Hego Euskal Herriko frontoiak batuko ditu.
Gernika Futbol Salak Gora Bilbaoren kontra jokatuko du Euskal Kopako lauko finaleko finalerdia, martxoaren 23an; lehiaketako finala martxoaren 24an izango da.
Gaur [martxoak 14] abiatu da Korrika Irunen. 16:00etan eman zaio hasiera euskararen aldeko lasterketari, eta Baionan amaituko da, martxoaren 24an. 'Harro herri' lelopean, euskaradun herriaren harrotasuna erakutsiko dute. Martxoaren 20an ailagatuko da lasterketa Busturialdera.
Zapatuan [martxoak 16] 20:30ean zabalduko dituzte ateak, eta lehendabiziko kontzertua 21:00etan hasiko da.