Busturialdeko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrean ere, gehiengo absolutua lortu du alderdi jeltzaleak. EH Bilduk, Armenduk, Herritar Alternatibak eta Sukarrieta Kanala Bizirik alderdiek "eskualdean desberdinen arteko adostasun eta lankidetzatik" mankomunitatean kudeaketa parte hartzaile "garden eta inklusiboa" egiteko "aukera galdutzat" jo dute atzoko bozketa.
Mundakako eskolako haurrek eta margoketa eskoletako herritarrek horma irudi bat sortu dute elkarlanean, Irantzu Lekue gidari dutela. Gaur [otsailak 9] inauguratu dute, Tribisarrospen.
Inauteriak ospatzen hasiak dira Busturialdeko herritarrak. Hurrengo egunotan, jaia, kolorea, ospakizuna, gastronomia eta, batez ere, mozorroak gailenduko dira eskualdeko udalerrietan. [Herriz herriko egitarauei buruzko informazioa]
Mundakarrek intentsitate handiz bizi dituzte inauteriak. Aratusteetako protagonistak Atorrak eta Laminak dira. Eunate eta Gaizka Lozano neba-arreba mundakarrek urteak daramatzate pertsonaia horiek pasioz gainezka gorpuzten.
Bilbo-Bermeo ibilbidedun autobusen iragatea kontrolatzeko sistema "zaharkitua" zegoela azaldu dute Mundakako Udaletik, eta kamera sistema berriak ordezkatu duela.