Bilbora joango dira eskualdeko hainbat herritako baserritarrak. Busturialdean Gernika-Lumo izango da irteera herria: barikuan [otsailak 9] 07:00etan irtengo dira nekazariak, Eroskiko aparkalekutik. Bertara joan nahi duten nekazariek izena eman beharko dute.
Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko bozeramailea Sorne Rubio Mundakako alkateagaz eta Nadia Nemeh Bermeoko alkateagaz elkartu da, "eskualdeko proiektu eta beharrez" solasteko.
Lea-Artibai eta Busturialdean bor-bor dabiltzan langileen protestak lehen lerrora eroan ditu LABek. "Antolakuntza eta duintasunaren defentsan" lan egiten ari direla azpimarratu dute.
Beste era batera ikasiz, ikasketa prozesuak garatzeko espazioak dira Gym Berdeak. Ume zein helduak ingurumena zaindu eta errespetatzeagaz jabetuta batzen dituen proiektua da Ean esku artean daukatena.
Kortezubi eta Gautegiz Arteagaren arteko mugan dagoen habian lasai antzean ikus daitezeke zikoinak, eta Kortezubiko bikoteaz aparte, habia bat dago Foruan, eta beste bat, Gernikan.