Libor Sečka Txekiar Errepublikako enbaxadoreak Gernika-Lumo bisitatu du

Gernika-Lumon izan da Libor Sečka Txekiar Errepublikako enbaxadorea, eta ondoetorria eman dio Iñaki Gorroño Gernika-Lumoko alkateordeak.
Sečka Txekiar Errepublikak Espainian daukan Luis Castaño Colina ohorezko kontsulagaz bertaratu da udalerrira, baita Petr Matyas lehen idazkariagaz ere. Gernika-Lumoko ordezkariek esan dute udaletxean izandako bilerako hartu emana “hurbila” izan dela. Batzarra amaitu dutenean, Batzarretxera joan dira.