Azken 30 urteetan erabat aldatu da Loitiagako eremua. Zabortegi izatetik, zoru karstikoan hazten den baso misto izatera igaro da, bioaniztasunaren leku bihurtuz.
Bakea eraikitzeko eta berradiskidetza bultzatzeko lanean diharduten pertsona fisiko eta juridikoen, erakundeen, edo bestelako pertsona eta taldeen aitorpen publikoa egitea dute asmo sariek, eta saminari edo tristeziari aurre egiteko pailazoen "ezinbesteko antidotoa" saritzea proposatu du Gernika Memoriaren Lekukok.
Udalak herritarrak eta herriko elkarteak bultzatu gura ditu aurtengo kultur programan aktiboki parte hartzera. Bilera parte hartzaile bat antolatu du martitzenerako.
Artza pilotalekuan jokatuko dituzte bihar [urtarrilak 13] Kluben Arteko Bizkaiko Txapelketako finalak, 10:00etatik aurrera eta doako sarreragaz.
Arene kiroldegian lehiatuko dituzte, asteburuan, emakumezko kadeteen Bizkaiko Txapelketako play-offak.
Nabarnizko probalekuak Bizkaiko Kinttopeko eta Zaldi Proba Nagusien finala hartuko du, asteburuan.