2024/1/8

Olatz Arrizabalaga, Bizkaia Torneoko hirugarren txapelaren bila

Olatz Arrizabalagak eta bere bikote Nora Mendizabalek garaipen eta porrot banagaz hasi dute VI. Bizkaia Torneoa. Domekan [urtarrilak 14], finalerako txartela lortzeko lehiatuko dute.

Busturialdeko "egiturazko arazoei" helduko dien eskualdeko plana aldarrikatu dute

Lan duina eta bizitza askeak lortzeko, zaintza sistema publiko komunitarioa eraikitzeko, euskal kultura sustatzeko eta naturarekiko oreka erdigunean jartzeko plana eskatu dute Sortuk, LABek eta Ernai Busturialdeak.

Atalde eta Bizkai Buru kaleak batuko dituen igogailua martxan

Martxan da Atalde eta Bizkai Buru arteko igogailua

Igogailu publikoak hamahiru pertsonarentzako edukiera du. Proiektu honekin bermeotarren bizi kalitatea hobetu eta "Bermeo herri irisgarriagoa egitea" izan da udalaren helburua.

Otsailaren 2ra arteko epea dago Gernika Sarietarako hautagaiak aurkezteko

Gernika Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du Gernika-Lumoko Udalak. Bakea eraikitzeko eta berradiskidetzea bultzatzeko lanean diharduten pertsona fisiko eta juridiko, erakunde edo bestelako pertsona edo taldeen aitorpen publikoa egitea dute asmo sariek.

Porrota Valentzian, baina Europa ortzimugan

Celtaren kontra Erregina Koparako txartela eskuratu ostean, Lointek Gernika Bizkaiak Valentziaren kontra galdu du ligan, asteburuan. Eguaztenean [urtarrilak 10] EuroCup Womeneko final zortzirenetako joaneko partidua jokatuko dute.

3.177,55 euro batu dituzte Marijesiek, fibrosi kistikoaren Bizkaiko elkarteari laguntzeko

5.000 jaiotzatik bati eragiten dio fibrosi kistikoak, eta gutxi gorabehera, 180 kasu daude Bizkai, Araba eta Gipuzkoan. Hain zuzen ere, Bizkaiko gaixoen zein euren familia eta senideen bizi kalitatea hobetzera bideratuko dute Marijesietatik jasotako dirua. 

Txibitxiagako igogailuari buruzko informazio saioa, Gaztelekuan

Proiektuaren planoen inguruko informazioa eskainiko dute, urtarrilaren 11n [eguena], 19:00etan. Igogailua 2025erako prest egon beharko litzatekeela iragarri dute.

Bizikleta aparkalekua estreinatu dute Bermeoko Udal Azokan, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta. 33 bizikleta sartzen dira eta sarbideak kontrolatzeko sistema bat dauka. Duela urtebete inguru aldundiak eta Bermeoko Udalak sinatutako hitzarmenetik jaio da proiektua. Aldundiak 60.000 euro bideratu ditu proiektu honetara.

Bermeoko bizikleta aparkalekua, erabilgarri

Erabiltzaileek bonu ezberdinak eskuratu ditzakete, hilabete batetik hasita urte batera arte. Aparkalekua 24 orduz zabalik egongo da.

Urdaibairi buruzko hausnarketa kolektiboa bultzatzeko espazioa eraikiko du Ipesek

Urdaibai, non gaude? hitzaldia eskainiko dute Joserra Diez EHUko irakasleak eta Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformako kideak, bihar, Astran.

Gehiago