Abenduaren 17an [barikua] hasi eta urtarrilaren 5ean [barikua] amaituko da.
Lointek Gernika Bizkaiak 75-70 galdu du Kangoeroes Mechelen taldearen kontra, EuroCup Women txapelketako lehendabiziko kanporaketako joanekoan. Itzuliko partidua hurrengo eguaztenean [abenduak 20] jokatuko dute, etxean.
Gaztelekuan ematen diren denetariko arazoak dira arrazoi nagusia. 2025erako zerbitzu programa berria landuko dute.
Ostatuak, jatetxeak edota turismo aktiboko enpresak dira TJEG ziurtagiria jaso dutenak.
Barrutialde BHIko Lanbide Heziketa eta Batxilergo Orokorreko ikasleak Ekoetxean elkartu dira, ekintzailetza jardunaldietan teknifikazioa talde dinamikekin uztartu, eta gaitasunak indartzeko.
‘Hezurren erretura' eleberria euskaratik ingelesera itzultzen egindako lanagatik Etxepare Itzulpen Saria jaso du aurten Amaia Gabantxok. Flamenko abeslaria eta Seroie talde bermeotarreko kidea ere bada.
Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ‘Lurrak behar gaitu’ programa antolatu du, Busturialdeko haurrak klima aldaketak eragindako migrazio mugimenduei buruz sentsibilizatzeko.