Arrakala digitalari buruzko tailerrak eskainiko dituzte Nabarnizen
Tailerrak abenduaren 11n eta 13an izango dira, baina izena eman beharko da horietan parte hartzeko; horretarako azken eguna da abenduaren 4a.
Heldu eta adineko zuzendutako arrakala digitalari buruzko tailerrak egingo dituzte abenduaren 11n eta 13an Nabarnizen, eta horretan parte hartzeko izena eman beharko da abenduaren 4a aurretik, udaletxean.
“Arrakala digitalak heldu zein adinekoengan duen eragin kaltegarria arintzea du helburu tailerrak”, azaldu dute antolatzaileek, eta horretarako, mugikorrak erabiltzeko “oinarrizko ezagutzak” eskainiko dituzte saioan. Halaber, aplikazio interesgarri batzuk erabiltzen ere ikasiko dute; hala nola, SOS Deiak, Osakidetzaren ataria, Whatsapp, edota online bankuen aplikazioetan sakonduko dute.
Tailerrak Gizarte Lokalean egingo dituzte, bi egunetan 17:00etatik 19:00etara bitartean, eta doakoak izango dira. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek.