Erdilari bermeotarrak abuztuaren 12an debutatu zuen lehen mailan: Real Madril zen talde bisitaria San Mamesen. Lehenengo gola Betisen aurka sartu zuen, abuztuaren 27an.
Heldutasunera ailegatu da Astra, eta antolatzeko leku bila dabiltzan gazte eragileen topaleku izaten jarraitzen du. Duela hemezortzi urteko zutabeek sendo jarraitzen dute, eta urteurrena ospatzeko egitarau zabala prestatu dute Astrakideek. Abenduaren 16tik 31ra bitartean, ekimenez beteko dute kulturarako fabrika soziala.
Astelehenetik [azaroak 27] eguenera [azaroak 30], erakusketa eta hitzaldiak antolatu ditu Minbiziaren Aurkako Elkarteak Nestor Basterretxea aretoan.
Bertsolari Gazteen BBK Sariketako azken finalaurrekoak jokatu dituzte dagoeneko, eta Izaron hautsak, Pello Joxepak, Errima ehiztariak eta Sagutxo kaskarinak taldeak ariko dira finalean.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren zortzi finalistetatik bi erabakita daude, eta, zapatu honetan argituko da zeintzuk diren gainontzeko sei bertsolariak. Lemoako finalaurrerako sarrerak agortuta daude.
Arratzuko Gaminderen eta Zabaletaren arteko aurrez aurrekoan erabakiko da zein den Lau eta Erdiko txapelketako Garairen aurkaria finalerdietan.
Tailerrak abenduaren 11n eta 13an izango dira, baina izena eman beharko da horietan parte hartzeko; horretarako azken eguna da abenduaren 4a.