'Eten digitala' ikastaroa, Kortezubin
Sakelakoaren eta beste aplikazio batzuen oinarrizko erabilera zein ondorio negatiboak arintzeko bideak aztertuko dituzte.
Gazteei nahiz helduei zuzenduta, Kortezubiko Udalak denetariko eskaintza kulturala edukiko du udazkenean zehar. Egingo dituzten tailerren artean, asteon Eten digitala izenekoa nabarmentzen da. Egun biko egitasmoa izango da; gaur [azaroak 14] eta eguenean [azaroak 16] egingo dute. Eten digitalak bai helduengan, bai adinekoengan eragindako ondorio negatiboak arintzeko bideak jorratuko dituzte tailer horretan. Sakelako telefonoen edota intereseko beste aplikazio batzuen oinarrizko erabilera irakatsiko dute ikastaroan.