Herri kirol erakustaldiagaz ospatu dute sanmartin eguna Foruan
Foruko eta Bermeoko sanmartinetako ohiko azokak bihar egingo dituzten arren, santuaren eguna Sustabiz Kirol Elkartearen herri kirol erakustaldiagaz ospatu dute forutarrek.
San Martin Eguna da gaur, baina bihar egingo dituzte sanmartinetako ohiko nekazaritza azokak Foruan eta Bermeon. Bakoitzak bere tradizioei jarraituko die, eta baserritar giro zein odolostez beteko dituzte herriko kaleak bihar. Gaur, aldiz, herri kirolek bete dituzte Forua, eta mezan eta hamaiketakoan bildu dira Gautegiz Arteagarrak.
Foruan errotutako tradizioa da sanmartinena, eta hiru eguneko egitaraua prestatu dute. Atzo briska txapelketan elkartu ziren herritarrak, eta gaur herri kirol erakustaldiez gozatzeko aukera izan dute. Sustabiz Fundazioaren eskutik, umeentzako herri kirol parte hartzaileekin hasi dute eguna; ume eta familiek herri kirol ezberdinak probatzeko aukera izan eta hori baliatu dute, “giro bikainean”.
12:30ean, berriz, profesionalen txanda ailegatu da, eta Arkupe Sustabiz Kirol Elkartekoek harrijasotze, ingude jasotze, trontza eta lasto jasotze erakustaldia eskaini dute.
Aurtengo herri kirol erakustaldiak “proba modukoak” direla aitortu dute elkarteko kideek, elkartea sortu zutenetik āmaiatzaā gaur egunera arte ikasitakoak erakusteko plaza. Diotenez, “pausoz pauso” ari dira euskal tradizioaren parte diren herri kirolak sustatzen, eta Foruan bederatzi lagunek erakustaldia eskaini duten arren, 24 lagun inguru ari direla elkartean parte hartzen adierazi dute antolatzaileek. “Aurrerantz joan behar gara, elkarregaz. Ze fundazioa gurea den kirola bultzatzeko sortu genuen, herri kirolak sustatzeko: arrauna, pilota eta herri kirolak”.
Hasieran ez zuten espero horrenbeste jende elkartera batzea, baina herritarrak animatu dira, eta plazak jendez beteta ikustea lortu dute, gaur esaterako. Aurrerantzean ere, lanean jarraituko dutela adierazi dute.Ā
Bihar, berriz, Nekazal Azoka 22. aldiz egingo dute, eta bertan egongo dira ekoizleak, ortuariak eta artisauak. Mikel Magunazelaia alkatearen berbetan, baserritarren kultura eskualdearen eta forutarren “bereizgarria” da, eta uste du biharko nekazal azoka izango dela Foruko sanamartinetako protagonista.
Bermeon ere azokan bilduko dira, hogeigarrenez, ta ohi legez, odoloste txapelketa egingo dute. Lehiaketaren helburua herriko harategiak elkartzea den arren, bestelako herrietatik ere animatzen dira lehiara, eta kanpotik etorritako izango dira gehiengoa. Nekazal azokan, berriz, denetariko produktuak ikusteko, dastatzeko eta erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
EGITARAUA
FORUA
Gaur, San Martin Eguna
ā 18:00. 27. Mus Txapelketa (Izen ematea 17:30eanĀ Foruko Batzokian).
Bihar, domeka.
ā 11:00. Nekazal Azokaren 22. edizioa.
ā 12.30. Meza Santua.
ā Ostean, Urdaibai Dantza Taldearen erakustaldia.
ā 18:00. 34. Tute Txapelketa (Izen ematea 17:30eanĀ Foruko Batzokian).
BERMEO
Bihar, domeka
ā 10:00-15:30. XX. San Martin Azoka (Lameran).
ā Eguerdian XX. Odoloste Txapelketako sari banaketa ekitaldia, Andeko taberna aurrean.
KANALA (Gautegiz Arteaga)
Zapatua, San Martin Eguna
ā 12:00. Meza San Martin baselizan.
ā Ostean, hamaiketakoa.