Grupo Intxausti-Gernika Rugby Taldeak 26-36 irabazi dio Gaztedi Rugby Taldeari, baina ez du lortu erasoko puntu bateko bonus-a poltsikoratzea. Taldetik, garaipenaren irakurketa "gazi-gozoa" egin dute.
Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako merkataritzan, ostalaritzan eta enpresetan euskarak duen egoera ulertzeko diagnostiko sakona egitea da ekimenaren helburua.
Lointek Gernika Bizkaiak 68-71 galdu du UB Barçaren kontra, Malosten. Kataluniarrak bereziki distiratsu agertu ez arren, egindako akatsek aukera barik utzi zituzten gernika-lumotarrak.
Itxas Aldeko, Alkartasunako, Irrintzi Alaiko, Urdaibaiko, Elai Alaiko, Artie Dantza Taldeko eta Baso-Txoritxuko dantzariek ikuskizun ederra eskaini dute Busturialdeko Nagusien Dantzari Egunean, Muxikan. "Euskaragaz bat egitera eta euskaraz bat izatera" aldarrikatuz, Euskalgintzaren Irradaka dantzatuz borobildu dute saioa.
300 metalzale inguru batu ditu Halloween Metal Fest jaialdiak Bermeoko Kafe Antzokian.
Azaroaren 24tik 25era, bertso eskolako gazteen arteko harremanak sendotzeko egun pasa antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Parte hartu gura dutenek azaroaren 12a baino lehen izena eman beharko dute.