48 urtez geldirik egon den Gabikako elizako erlojua zaharberritu dute. Erlojua errementeriatik mekanikara igarotzeko trantsizio garaikoa da.
Israelgo Estatua Palestinaren kontra egiten ari den "genozidioa" salatuko dute eta "hori gelditzeko" eskatuko dute bihar 19:30ean [azaroak 3].
Lointek Gernika Bizkaiak barikuan [azaroak 3] 21:00etan Barça CBSren aurka jokatuko du, Malosten. Selekzioen ia bi asteko geldialdiaren aurreko azken partida da.
Busturialdeko lau bertsolari ariko dira finalaurrekoetan. Koldo Gezuraga gernika-lumotarra bigarren sailkatu da Lekeition jokatutako azkenengo kanporaketan, eta Berrizko finalaurrekorako txartela eskuratu du. Orain dela bi urte finalista izandako Onintza Enbeita muxikarra eta Aitor Etxebarriazarraga gernika-lumotarra finalerdietan sartuko dira txapelketara. Bestalde, Ibai Amillategi gernika-lumotarra etxeko kanporaketa irabazita zuzenean sailkatu zen hurrengo fasera.
Hilean behin autokarabanan ibiliko dira, eta erasoak zenbatzeko informazio panela jarriko dute Kabidxe kanpoan.
Gernika Antzerki Taldeak ‘Las brujas de Urdaibai’ antzerkia antzeztuko du Lizeo Antzokian asteburuan. Bi ordutan, historiako pasadizo ezezaguna kontatuko dute. Izan ere, 1616ko abuztuaren 15 eta 16an, bi inkisizio prozesu izan ziren eskualdean.
Edorta Unamunok gidatuko du ibilaldia. Zapatuan 10:00etan jarri dute hitzordua, udaletxe aurrean.
Unionistas de Salamanca CF taldeak bi gol jarraian sartu ostean, 0-2 amaitu zuten Errege Kopako kanporaketetako partidua.
Gernika-Lumoko San Pedro auzoko bizilagunak kezkatuta daude euren etxebizitzen inguruan, aparkalekurako sarbidean, ibilgailuak abiadura biziz dabiltzalako, eta udalari esku-hartzeko eskatu diote.
Reggae Train-a zapatuan [azaroak 4] ailegatuko da udalerrira. Astra izango da jaiaren elkargune nagusia, baina udalerriko taberna eta kaleetan ere zabalduko dute reggae musika. Eguerdian, bazkari herrikoian batuko dira eta aurretiaz izena eman beharko da.
Urtxintxak dinamizatutako saioa izango da, eta doan izena eman daiteke.