Matxinada elkartekoek 140 argazki bildu eta Altamirako Matxinada txokoan ikusgai jarri dituzte, zapatura bitartean. Batez ere, Altamira eta San Kristobal auzoetako argazkiak lortu dituzte.
Elorrioren kontra 1-0 gailendu dira gernika-lumotarrak Urbietan, eta garaipenak sailkapeneko bosgarren postuan kokatu ditu. Hurrengo partidua Abantoren kontra jokatuko dute, datorren zapatuan [irailak 30].
23 tortilla aurkeztu zituzten Pirata Eguneko tortilla txapelketara, eta Julio Jimenez 8 tonako kamioia mugitzeko gai izan zen. Aurten berreskuratu duten palanka txapelketak ere arrakasta izan zuen.
Autorik Gabeko Nazioarteko Egunagaz bat egin du Aixerrotape Txirrindulari Elkarteak, eta ehunka lagunek bat egin dute prestatutako ekintzekin. 400 lagun inguru batu ziren martxa txikian, eta "inoiz baino ume gehiago" bertaratu ziren ginkanara.
Antolatzaileek martxaren balorazio positiboa egin dute, eta martxalariak ere "pozik" ikusi dituzte.
Grupo Intxausti-Gernika Rugby Taldeak Bera Beraren kontrako garaipenagaz abiatu du Ohorezko B Maila. 13-18ko markagailuagaz gailendu dira basurdeak.
Udalbiltzaren ezohiko Kontseilu Nagusian Batzorde Eragile berria osatu dute. Jakinarazi dutenez, "gogoeta-fase batean" sartuko dira, aro berri bati ekiteko intentzioarekin.
Ice Age Museoen sarearen sorreraren 10. urteurrenagaz bat egin du Santimamiñek, eta urteurrena ospatzeko bisita gidatu bat prestatu du biharko. Domekan, haurrentzako tailerra egingo dute.
Alberto San Juan aktorea eta Fernando Egozcue gitarra-jotzailea eta konpositorea egon ziren zapatuan Arrantzaleen Museoan.