Gurpil aulkian Euskal Herriari itzulia ematen ari dira Ruben Zulueta eta Jose Ignacio Fernandez CaMinus elkarteko kideak. Gaixotasun arraroak existitzen direla erakustea, baikortasuna transmititzea eta gaixotasun arraroak ikertzeko dirua biltzea dira euren helburuak.
Zinegotzi berriak kargua hartu ahal izateko Gernikako Hauteskunde Batzordeari Bermeoko EH Bilduren zerrendan hurrengoa den Bittor Uriarte Anasagastiren kredentziala bidaltzea ere onartu dute.
Herri txikietan jai handiak ospatzen badakite, horren adibide dira Mundaka eta Elantxobe; San Pedro jaiak ospatuko dituzte, eta jai giroan murgiltzeko atzera kontua hasi dute.
Martxan da 'Arbolapean' kultur ekimena, eta uztailaren 27ra bitartean, eguenero, zuzeneko musikak hartuko du Seber Altube Auditorioa. SOMEko Konboek musikatu zuten iluntzea atzo, eta Toothekoen txanda izango da datorren astean.