Elantxobek eta Mundakak KAE1eko estropadak hartuko dituzte, asteburuan. Busturialdea Arraun Elkarteko kideak etxeko uretan iragan asteburuan baino "maila bat gorago" azaltzeko "prest" daude.
Batzar nagusietako 51 batzarkideetatik 34ren babesa jaso du Ana Otadui gaurko osoko bilkuran: EAJ, PSE-EE eta PPrenak. Zuri bozkatu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. Jane Eyre forutar jeltzalea izango da Mahaiko lehen idazkaria.
Eskolta gernika-lumotarrak Lointek Gernika Bizkaia taldeagaz zeukan hitzarmena berritu du, eta, beraz, Malosten segituko du hurrengo denboraldian.
Hiru distantziatako lasterketak egingo dituzte: 40, 60 eta 80 kilometrokoak. 40 kilometrokoa Bizkaiko Txapelketa izango da. Parte hartze ona egotea espero dute.
Gernikako Oheen Aldeko Plataformak eta Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako mahai inguruan, profesionalen kontratazioa babestu zuten, eta ohe soziosanitarioak "beharrezkoak" diren arren, azpiakutuentzako edo gaixo kronikoentzako oheak eskatu zituzten.
Udako solstizioa heltzeagaz batera, urteko gau magikoenetakoaren atarian gaude. Biharko iluntze eta gaua argitzeko prest daude herritarrak, suaren inguruan "txarrak eroateko eta onak ekartzeko".