Laga Loggin surf txapelketa egingo dute datorren zapatuan [ekainak 17], egun osoko egitarauagaz, Ibarrangeluko Laga hondartzan.
Gernikako Caritasek udalerrian garatzen dituen proiektuak aurkeztu ditu, eta boluntarioek egiten duten lanari balioa eman die. Denetariko proiektuak dituzte martxan, tartean 7 eta 15 urte arteko umeei laguntzeko Amilotxak proiektua.
Turismo Bulegoaren ondoan jarri dute zerbitzua, eta bizikletak alokatzeko aukera ugari eskaintzen dituzte.
Barrueta Arte Elkarteko tailerretan parte hartzen duten artista nagusiek egindako artelanak ikusgai daude domekara bitartean, Nestor Basterretxea aretoan. Benito Barruetari bere lekua gorde diote erakusketan.
Aurreko urteetan ez bezala, San Juan kalean egongo da irteera eta helmuga lekua, eta Merkatu plaza ingurua ere itxita egongo da.
Malosten lehiatuko du berriro Angie Bjorklund hegaleko jokalariak. Mario Lopez entrenatzaileak estatubatuarrak kantxan zabal jokatzeko duen gaitasuna nabarmendu du.
Itaiak urteko jardunaldi nazionala egingo du aurten, Gernika-Lumon, eta zapaturako lau hitzaldi prestatu ditu. Besteren artean, aztergai izango ditu gobernuen politika feministak, emakume langileen erronka politiko nagusiak eta matxismoa.