2023/6/14

"Gauza bera egingo al zenukete Yellowstonen edo Yosemiten?"

Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak proiektuaren irregulartasunak eta informazio falta salatu ditu. Herritarren sinadura bilketa kanpaina ere abiatu dute.

Hastear dago SOMEkoen 3. Aste Kulturala

Bihartik ekainaren 23ra bitartean, Segundo Olaeta Musika Eskolako ikasleak izango dira protagonista nagusiak. Bihar, Busturian eskainiko duten Herriz Herriko Kontzertu Zikloagaz hasiko dute aste kulturala.

Mundakako Alkate Mallonako parterra kentzeko eta ezkiak mozteko lanak geldiarazi dituzte

"Azken egunotan jasotako presioen" ondorioz hartu du erabakia Mundakako Udaleko jarduneko Gobernu Taldeak.

Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea eskatuko du Sare Gernika-Lumok, barikuan

Barikuan [ekainak 16], 19:30ean, Sare Gernika-Lumok Merkuriotik hasita egingo duen manifestazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Bermeoko Berbalagunak

Ikasturtea agurtzeko batu dira Bermeo eta Busturiko Berbalagunak

Udan ere berbalagun taldeak egongo dira bi herrietan, eta ekainaren 23ra arte izena eman daiteke.

Bi hitzordu, Gesto por la Paz zarratu zeneko 10 urteurrena gogoratzeko

Bihar [ekainak 15], Joseba Eceolaza idazleak 'ETA: la memoria de los detalles' bere liburua aurkeztuko du, eta etzi [ekainak 16], 'Gesto' dokumentala proiektatuko dute.

Arrantzaleen Museoaren 75.urteurrena

Arrantzaleen Museoak bertsoak eta gastronomia uztartuko ditu

Jon Maia eta Iker Uriarte bertsolariak gonbidatu dituzte saio librea eskaintzeko. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

San Kristobal jaietako danborrada prestatzen hasiko dira

Umeak etzi [ekainak 16] hasiko dira entseguekin, eta nagusiak, berriz, ekainaren 22an.

ingurumena

26.181 zuhaitz eta zuhaixka landatu ditu Lurgaiak aurtengo denboraldian

Landaketa guzti horiei esker, baso bihurtzen ari diren 50 hektarea ingurutan "biodibertsitatea" berreskuratuko dutela diote Lurgaiakoek.

Gehiago