Bakarkako ibilbideari ekin dio Aimar Cid Luna gernika-lumotarrak. Mendekotasunik gabe, independentziarekin, bere ahots lakartuaren lorratza duten rock ataleko abestiak ondu ditu.
EH Bilduko senatari bermeotarrak arrantza inportazioen "legez kanpoko alderdiak" eduki ditu ahotan, eta neurriak hartzeko eskatu dio Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari.
Ohiko formatura bueltatuta, rudelariek egun bateko egitaraua prestatu dute zapaturako [maiatzak 20].
Gernika-Lumoko Sare feministak deituta 19:00etan batuko dira bihar [maiatzak 18] Gernika-Lumoko Merkurion, eta Itaiak egun eta leku berean jarri du hitzordua, baina 20:00etan.
#UrdaibaiErronkaren barruko tailerra domekan [maiatzak 21] egingo da, 11:00etatik 13:00etara. Ekoetxea Sarearen webgunean izena eman behar da.
Egungo alkate Jose Antonio Maruri da Nabarnizko EH Bilduren alkategia, eta datozen lau urteetarako erabilera anitzagoko kultur etxea egokitzea eta aisialdirako ur jolas parkea egitea aurreikusten dituzte.
Seinaleztapen berria jartzera 39.500 euro inguru bideratu dituzte, eta horiekin "herri barruko ibilgailuen mugikortasuna murriztu, oinezkoei lehentasuna eman, emisioak murriztu eta bermeotarren bizi kalitatea hobetzea" dute helburu.
Besteak beste, azken belaundaldiko telebista bat jarri dute, eserlekuak eta mahaiak berritu dituzte, dardoetara jolasteko gunea egokitu dute eta arbel horma bat jarri dute.
Ekintza barikuan [maiatzak 19] izango da, 17:00etan, Aretxederreta Kultur Etxean. Ekimenaren helburua da adin guztietako herritarrak ipuinak, txisteak, poemak edota aho korapiloak kontatzera animatzea.