Koalizioko kideek esan dute "Bizkaiko Foru Aldundiak inposatu gura duen Guggenheimen proiektuak ez dituela inguruko beharrak kontuan hartzen".
Gernika Atletismo Taldeko atleta hirugarren sailkatu da Euskadiko Proba Konbinatuen Txapelketan. Amets Antxia eta Jon Zugazaga hirugarren geratu dira Pistako Iraupeneko Euskadiko Txapelketan.
Museoen erroetan arreta jarrita, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Busturialdeko museoek maiatzaren 18an. Denetariko ekintzak egingo dituzte Bermeoko Arrantzaleen Museoan, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan eta Bakearen Museoan, Gautegiz Arteagako Bird Centerren eta Kortezubiko SantimamiƱen.
Lehen jardunaldi biak lehiatu dituzte bertan, eta eskualdeko partaidetza eduki dute: Elanrtxobek, Mundakak eta Bermeok parte hartu dute. Azken biek, gainera, garaipenak lortu dituzte.
Udal gobernua "marketin eta propagandara" mugatu dela diote, euren proposamenak "gutxietsita", eta "gehiengoagaz aurrera eginda".
13:00ak aldera otzararen zozketa egin zuten. Aurten Gorape Tabernako jabe Gaizkak (0975 zenbakia) eroan zuen etxera azokako produktuekin betetako saria.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Euskal Trenbide Sarearen bitartez, Zugastietan trenbidea bikoizteko eraikuntza proiektua aurkeztu eta lizitazioara atera du.
Musika eta magia uztartzen dituen Segundo Olaeta Musika Eskolaren Herriz Herri Kontzertu Zikloak Gautegiz Arteagako Andra Mari eliza musikatuko du etzi (maiatzak 4), 19:00etan.
4 urtetik gorako umeei zuzendutako ikastaroa da, eta entseguekin maiatzaren 15eko astean hastea aurreikusi dute.
Lehiaketa Gernika-Lumoko Jai Batzordeak deitu du, eta edozeinek parte har dezake. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 26a da; 14:00ak aurretik aurkeztu behar dira proposamenak.