'Marta Plana'-ren parte izan ziren eta Australiara emigratu zuten emakumeak omendu dituzte gaur Gernika-Lumon eta Australian. Australia eta Espainiako gobernuen arteko migrazio akordioa izan zen 'Marta Plana', Eliza katolikoak sustatutakoa, eta operazio horren ondorioz Australiara joandako 700 emakume baino gehiagoren historia berreskuratu eta aitortu dute.
Proiektua gauzatzeko Europar Batasunaren LIFE - Urban Klima 2050 Programaren diru laguntza eskatu eta lortu du du Bermeoko Udalak. Besteak beste, txabolak eta itxiturak eraitsiko dituzte, eta lurrak garbitu eta sastrakak kendu. Bestalde, Tonpoian informazio panela ipini dute, eta besteren aretan, orain arte inguru horretan egindako lanen xehetasunak jaso dituzte bertan.
Opor egun batzuk hartu ostean, erretiroa hartuko du Zaratek, 24 urtez Bermeoko Udaleko euskara teknikari izan ostean; sentsazio "gazi-gozoekin" doala dio.
Lointek Gernika Bizkaiak Kutxabank Araskiren kontra euskal derbia jokatuko du bihar, 18:30etik aurrera, Malosten. Emakumezkoen Endesa Ligako 25. jardunaldiko norgehiagoka izango da, eta talde biak zuzeneko aurkariak dira.
84 lagunek parte hartu dute otsaileko lehiaketan, eta horietatik guztietatik 67 izan dira galdera guztiak ondo erantzun dituztenak. Martxoko lehiaketa martxan dago.
Erritmo latino eta afrikarrez betetako hamargarren diskoa kaleratu du Gatibuk: 'EH Distopikala'. Doinu horiek uztartzen dituen lanaren aurkezpen kontzertua eskainiko dute martxoaren 18an, Miribillan.