EHUko Arte Ederretako fakultateko irakasle eta ikasleek egindako proposamen batean oinarrituta, Portu eta Itsas gaietako Zuzendaritzak egin ditu lanok azken hiru hilabeteetan.
Besteak beste, Bermeoko Arrantzaleen Museoan, Busturiko Ekoetxea Urdaibain, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan eta Gernikako Bakearen Museoan eta Kortezubiko Santimamiñen "ekintza bereziak eta esklusiboak" eskainiko dituzte martxoan.
Muruetako Elizalde Barri frontoiaren inaugurazio ekitaldia egingo dute zapatuan. Iker Aranburu Muniategik ohorezko sakea egingo du, eta jarraian hainbat kategoriatako esku pilota partiduak egongo dira.
Maite Ortiz de Mendibilek eta Maialen Aldazabalek 2-0 irabazi diete Ihart Arakistaini eta Frida Watkinsi Ezkurdi Women Winter Seriesko lehen partiduan. Gizonezkoen artean, Xabi Barandika gernika-lumotarrak Johan Sorozabalen kontrako buruz burukoan nagusi agertu da.
AZTIk zuzendutako ikerketak ondoriozatzen du 2050erako atun produktibitatea batez beste % 36 jaitsiko dela, eta tamaina %15 murriztuko dela, arrantza horren eskarian, prezioan eta mozkinetan eraginez.
Ukraina eta Errusiaren arteko gerraren jarraipena egiten ari da Bruno Carvalho kazetari portugaldarra Dombassen, eta Pablo Gonzalezen askatasuna aldarrikatu du bertatik.
Energia jasangarriari buruzko hitzaldia eskainiko du Goienerrek barikuan, 19:00etan, Gautegiz Arteagako EH Bilduk antolatuta.