Pello Bilbao Lopez de Armentia Bahrain Victorious taldeko txirrindulariak laugarren postuan amaitu du UAE Tourra. Atzoko [otsailak 26] azken etapan bosgarrena sailkatu zen.
Garoa Martinezek bigarren postuan amaitu du Espainiako Halterofilia Kopako Vigoko proban. Arrankadetan 91 kilo eta denbora biko proban 110 lortu ditu atleta bermeotarrak.
Gaur gaurkoz, Osakidetzako erabiltzaileen % 77 inguruk adierazi du zein hizkuntzatan jaso nahi duen osasun-arreta, eta horietatik % 19 inguruk adierazi du arreta euskaraz jaso nahi duela
Olatz Arrizabalagak eta Andrea Capellanek 22-19 galdu dute, Seguran, Madalen Etxegarairen eta Miriam Arrillagaren kontra, binakako Master Laboral Kutxa txapelketako lehen partiduan.
Orain arte Spookyheria Productions elkarteak antolatutako Vade Retro jaialdia "arrakastatsua" izan da, aurten, baina, lehenengoz, jaialdia hasi ordurako sarrerak agortuta zeuden.
Gainera, kazetaria askatzeko eskatu dio Amnesty Internationalek Poloniako Fiskaltzari. Erakundeak salatu du kazetariak ez duela bermedun prozesu bat izan, eta familiagaz harremana izatea ukatu diotela.
'Liburuaren arbola' erakusketa ondu du Euskararen Etxeak, eta domekara bitartean ikusi ahalko da Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan. Erakusketak liburuen izaeran azpimarratzen du, hizkian, idazketan, diseinuan eta inprimaketan sakonduz.
Kazetariaren askatasuna exijitzeaz gain, informazio eskubidearen alde egin eta NATOren aurkako aldarria zabaltzeko mobilizazioa egin zuten.
Bermeoko EH Bilduko zinegotziak herritarrekin batu ziren zapatuan, eta zortzi mahaitan banatuta arlo desberdinak landu zituzten.
Barrizar Kooperatibakoek emango dute hitzaldia, eguenean, 19:00tan Ajangizko kultur etxean. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek.
Egueneko hitzaldira bertaratzen direnek, liztor asiarra geldiarazteko tranpak jartzen ikasiko dute.