Lointek Gernika Bizkaiak Innova TSN Leganesen kontra jokatuko du bihar, kanpoan. Madrildarrak taulako azken-aurrekoak dira, baina azken jardunaldietan itxura lehiakorra erakutsi dute. Lointeketik "partidu gogorra" izatea aurreikusi dute, play-offetako lehian bizirik jarraitzeko esanguratsua.
Trekkingak gidatzen ditu Lur Uribarren alpinistak, eta Nepaleko Makalu bailarako hainbat gizarte proiektutan buru-belarri ari da laguntzen. Horiei buruz ariko da, gaur, Kortezubin.
Bizkaiko Gurutze Gorriak ingurumen arloa ere jorratzen du, eta sail horretan hainbat jarduera egiten dituzte boluntarioek. Besteak beste, hondakinak batzeko irteerak antolatzen dituzte.
Datorren zapaturako (martxoak 4) jarri dute hitzordua; 10:00etan abiatuko dira Taraskatik. Izena eman behar da.
Prentsa askatasuna ardatz hartuta, Gonzalezen kasua aztertuko dute Oihana Goirienagaz solasaldian; 19:00etan jarri dute hitzordua, eta bertaratzeko deia egin diete herritarrei.
Mundaka Amestuz proiektuaren baitako hurrengo urratsa martxan jarriko dute. Hala, udala herritarrekin batuko da martxoaren 1ean eta 9an, 18:00etan, Gaztelekuan.