Txapelketa gaur [otsailak 23] aurkeztu dute, eta hiru astelehenez jarraian jokatuko da Durangoko Ezkurdi frontoian. Gizonezkoen lauko finala ere jokatuko da, buruz buru; bertan ariko da Xabi Barandika gernika-lumotarra.
Herritar talde batek hasi du sinadurak batzeko kanpaina, eta Bermeoko eta Mundakako denda eta taberna askotan utzi dituzte sinadurak batzeko orriak; change.org plataformaren bitartez ere sinatu daiteke.
Olatz Arrizabalagak eta Andrea Capellanek binakako Master Laboral Kutxa txapelketa abiatuko dute domekan, Seguran, Amaia Aldairen eta Nora Mendizabalen kontra.
Atzo arratsaldean batu zen Turismo Jasangarriaren Europako Gutunaren Foro Iraunkorra, Ekoetxea Urdaibain.
Gernikako Gerra Presoen Ospitale Militarrean (1938-1040) hildako 269 presoak gogoratzeko asmoz jarri dute plaka. Preso errepublikarrak oroitzeko Memorialean dagoen antzeko plaka adierazgarria da jarri dutena, euskaraz eta gaztelaniaz.
Arabako herrian "indartsu" haziko den zuhaitz gaztea Gernikako Arbolaren izen bera daukan kalean jarri dute, iaz leku berean zegoen eta hil zen oinordekoa ordezteko.
'Munduari itzulia 80 egunetan' ikuskizuna dakar Glu Glu konpainiak Gernika-Lumora. Musika eta umorea oinarri hartuta, erritmo bizkorreko abenturazko istorioa eskainiko dute domeka honetan (otsailak 26), Lizeo Antzokian.
Eusko Jaurlaritzaren 10.592,64 euroko diru laguntza jaso du udalak, aireko babeslekua estaltzeko obraren ingurumen jarraipena egiteko eta Astrako fabrika zaharraren eremuan dagoen aparkalekura ibilgailuentzako behin behineko sarbidea egiteko.