Ekitaldi honetarako aurreikuspenetan ziurgabetasuna da nagusi. Nahiz eta Europak Espainiako ontzidiarentzako zenbatekoa zehaztu, euskal arrantzaleek oraindik ez dakite kopuru oso horretatik zenbat dagokien.
Alkategaia izateko proposamena "gustura" hartu Gandariasek, eta lan egiteko "gogotsu" dagoela dio. "Herri biziagoa" gura dute EH Bildukoek, herritarren partaidetza sustatzen duena.
Aratusteek musikaz, kolorez eta batez ere jai giroz beteko dituzte herriak. Desfileetan, bakoitzak denbora luzean landutako ideiak eta egi bihurtzeko egin beharreko lanak erakutsiko ditu.
URAk eta Jaurlaritzak 70 milioi euro inbertitu dituzte Urdaibaiko ur saneamendu lanetan. URAk, Jaurlaritzak eta Busturialdeko Ur Partzuergoak bere garaian sinatutako lankidetza hitzamenaren baitan egin dituzte eskualdeko saneamendu sarea eraikitzeko eta hondakin urak Lamiarango HUAra bideratzeko lanak.
Bidegorridxe Gernika-Lumon ekimenak dio oinezkoei 300 metroko espaloi erdia "kendu" dietela bizikletentzako tartea egokitzeko. Izan ere, zegoen espaloia baldosa gorri batzuekin banatu dute.
Winter Series hasitako hiru gernikarrak finalean egongo dira, domekan. Xabi Barandika, Unai Lekerika eta ibilbidea etxeko txapelketan amaituko duen Diego Beaskoetxea prest daude.
Eguen Zuri egunean elkartu ziren atzo Gernika-Lumoko ume eta gazteak. Makilak eskuetan hartuta, gozoki bidea egin zuten, eta poltsikoak gozokiz bete zituzten.