Gernika Futbol Salak Euskal Kopako final fourrera sailkatzea lortu du, kostata baldin bada ere. 8-7ko markagailuagaz nagusitu zitzaion atzo Zierbenari, Santanapen.
Andoni Larrinagak eta Ibon Malaxetxebarriak Miarritze eta Marrakex lotzen dituen 4L Trophy elkartasun proban parte hartuko dute datorren astean, beren aitita Santiago Larrinagaren Renault 4L zaharragaz. Ikasmateriala eta botikak banatzea du jomuga lasterketa solidario horrek.
Egungo Foruko alkateak aipatu du martxan dauden proiektuak amaitzeko ahaleginak egingo dituztela. Bere helburu nagusia da Forua "gero eta hobea" izatea.
Bi neska protagonista nagusi dituen euskarazko marrazki bizidunen telesaila da 'Loa eta Laia'. Lau atal kaleratu dituzte, eta «harrera ona» eduki dute. Lehenengo denboraldi honetan 11 atal izatea da sortzaileen asmoa. Sortzaileetariko bat da Josu Bergara eatarra, eta haren berbetan, "familian ikusteko tarte txikitxoak izateko helburuagaz" egin dituzte atalak.
Zaporeak elkarteak antolatutako bilketa da. Bermeon, San Frantzisko elizako arkupeetan batuko dituzte jakiak, eta, Mundakan, berriz, Perondo Txokoan. Bestalde, ACNURek eta UNRWA elkarteeen bidez, material sanitarioagaz eta etxeko funtsezko gaiekaz betetako larrialdiko kitak banatzeko 25.000 euroko partida bana erabiliko du aldundiak.
Herritarrak zein Sukarrietako Udala osatzen duten alderdiak deitzen dituzte parte hartzera; "eragozpenik barik" erantzungo dituzte galderak.
Kenyako Mbogolo herrixkan eskola bat sortu eta eraikitzeko lanean ari dira Harriz Herri Kolektiboa eta Kenyako Mafanikio GKE. Hezkuntzarako eskubidea bermatu gura diete eskolarik gabeko landa gune horretan bizi direnei.
Olatz Ibarra bermeotarrak eta Mirari Ormaetxea gernika-lumotarrak irabazi dute urtarrileko Ezetz Jakin lehiaketa. Parte hartu duten 104 lagunetatik 65ek erantzun dute zuzen galdetegia.