Grupo Intxausti-Gernika Rugby Taldeak 50-26 galdu du CP Les Abelles talde valentziarraren kontra. Basurdeei ihes egin diete lehen itzulia maila handian amaitzeko beharrezkoak zituzten puntuek. Hurrengo asteko asteburuan, lehen itzulia zarratuko dute, Urbietan; UE Santboianaren aurka jokatuko dute.
Barrualdeko ESIko herritar talde bat Galdakao-Usansoloko ospitalean pediatria eta arrisku baxuko erditzeetarako zerbitzuak eskatzeko banakako sinadura bilketa egiten ari da change.org plataforman, eta 60tik gora ikastetxek, guraso elkartek eta talde feministek bat egin dute eskariagaz, tartean, Busturialdeko hainbatek.
Lointek Gernika Bizkaiak 66-98 galdu du IDK Euskotrenen aurkakoa, Malosten. Partiduaren lehen erdian sendo agertu ondoren, bigarrenean ez dute maila eman etxekoek eta porrot gogorra jaso dute gipuzkoarren kontra.
Gizarte eta Kultura Etxeko lehenengo solairuko 1.4 gelan egingo dute tailerra, eguenean (otsailak 9), 12:30etik 13:30era. Izena eman behar da.
Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak hitzaldia eskainiko du, 'Trantsizio energetikoa' izenburupean. Barikuan (otsailak 10), 19:00etan kultur etxean izango da hitzaldia.