2023/1/13

Ezetz Jakin lehiaketa martxan dago, eta Macri Garcia eta Asier Laskurain izan dira lehen sarituak

Ohiko formatuan egin dute abenduko lehiaketa, eta 84 pertsonak parte hartu dute bertan; horietatik 18 izan dira galdera guztiak zuzen erantzun dituztenak. Denak ondo erantzun dituztenen artean, Garciak eraman du 80 euroko bono saria.

Mundakan, Busturian eta Gernikan hainbat ibilgailuri ustez su eman zien pertsona atxilotu du Ertzaintzak

Mundakako Udaletik esan dute poliziagaz elkarlanean aritu direla gertakariak argitzeko, eta nabarmendu egin dute Ertzaintzak eta Mundakako eta Gernika-Lumoko udaltzainek egindako lana, "ikerketa modu eraginkorrean koordinatu dutelako".

Iñaki Gonzalez Abadia - Entrenatzailea eta koordinatzailea

"Ezin daiteke enfokatu Qatarreko ikuspuntua bertoko betaurrekoekin"

Gernika SD eta Bilbao Athleticetik igaro ostean, Iñaki Gonzalez Abadia gernika-lumotarra Qatarreko Aspire Academy akademian eta Qatarreko Federazioan koordinatzaile eta entrenatzaile dabil.

Maitane Azurmendi - Ilustratzailea

"'Guernica’ obrari falta zaion azken bidaia aldarrikatu dut"

Ilustrazioen bidez, ‘Guernica’ koadroaren bidaiak eta ‘Guernica’ Gernikara aldarria bildu ditu Maitane Azurmendik bere lehenengo liburuan: ‘Azken bidaia’. Obra Gernikara hurbiltzeko gogoa plazaratu du.

Bizkaiko Batzar Nagusietako taldeekin batzartuko dira Sandinderikoak

Datorren asteko eguenean batuko dira EH Bildu, Podemos/Ahal Dugu eta Alderdi Popularreko ordezkariekin. "Bidegabekeriaz kendu" zioten Abiñako San Antonio berreskuratzea dute helburu.

San Anton eguna kankinkabara Txistu Taldea
busturizeramika1

Berbalagunek zeramika tailerra bisitatuko dute eguaztenean

Bisita horretan parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman behar dute.

Bermeoko Gizarte eta Kultura etxea

Ikasteko gela bat egokitu dute Gizarte eta Kultura Etxean

Ikasketa gela berriak liburutegiak eskaintzen duen zerbitzua indartzea du helburu; zapatuetan zabalik egongo da, 10:00etatik 13:15era eta 16:00etatik 20:15era.

Aurten ere eskualdeko garapen ekonomikoa indartzeko diru laguntzak emango dituzte

Enpresei bideratutako diru laguntzak dira, eskualdeko udalek sustatu eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutakoak.

kultura

Bidai musikal eta emozionala

Hegoak ikuskizuna eskainiko dute bihar arratsaldean (abenduak 14), Lizeo antzokian.

Gehiago