Spar Gironaren kontra jokatu beharko du Lointek Gernika Bizkaiak, martxoaren 31n, Erregina Kopako final-laurdeneko partidua. Kanporaketa partidu bakarrekoa izango da, eta Anna Montañanaren lantaldeak, beraz, aukera bakarra edukiko du lehiaketa aurrera egiteko.
Grupo Intxausti-Gernika Rugby Taldeak Pozuelo talde madrildarraren kontra jokatuko du domekan, 12:00etan, Ohorezko Ligako bederatzigarren jardunaldiko partidua. Biziraupenari begira zuzeneko aurkaria da basurdeentzat. Urteko lehen partiduak hasiera emango dio taldearentzat oso garrantzitsuak izango diren partiduen segidari.
Lointek Gernika Bizkaiak 68-57 galdu du Enea Gorzow taldearen aurka, EuroCup Women txapelketan. Porrot horregaz, gernika-lumotarrak lehiaketatik kanporatuta geratu dira.
Ospakizunak eta borrokak batuko ditu Busturialdeko pentsiodunak astelehenean, bost urteko borroka ospatzeko eta borrokan jarraitu beharra dagoela aldarrikatzeko. Hala, Gernika-Lumoko eta Bermeoko plazak astelehenero legez beteko dira 12:00etan
Bost kontinenteetako turistak jaso zituen, iaz, Batzarretxeak. Arduradunek zehaztu dutenez, 44.882 bisitarietatik 22.933k aurretiazko hitzordua eskatu zuten, eta 16.949 izan ziren hitzordu barik ailegatu zirenak.
Uxue Osesegaz osatuko du bikotea, eta txapelketaren finalera sailkatzeko asmoa dutela iragarri du: "Finalaren bila kantxaratuko gara. Finala irabaztea zaila izan daitekeela uste dut, baina bigarren postu horren bila joango gara".
Mundakako Udalak 2.813.383 euroko aurrekontua onartu du 2023rako. EAJren aldeko botoekin onartu dute aurrekontua eta EH Bilduko zinegotziek eta Mikel Bilbaok aurka bozkatu dute.
Juan Kaltzadan, hain zuzen ere, espaloiak jaitsi eta galtzada berriro haizatu dute, seinale horizontalak margotzeaz gain. Lan horiek eginda, Lorategietako zati bat ere egokitu dute.
Telefono mugikorra, tableta eta WhatsApp erabiltzen ikasteko ikastaroak izango dira otsailean eskainiko dituztenak.
Bertaratu gura dutenek aurretiaz izena eman beharko dute Kortezubiko Udaletxean, eta hori egiteko azken eguna da gaurkoa.