Berdelaren, legatzaren eta txitxarroaren kuotak zehaztu dituzte. Antxoaren eta hegaluzearen kuotak urte hasieran ezarriko dituzte.
Gernikak kontziliazioaren bidez "bakearen sinbolo bihurtzen jakin" duela azpimarratu du Elxeko Udalak. Maria Oianguren Gernika Gogoratuzeko zuzendariak gizarte demokratikoetan bizikidetza baketsua indartzen laguntzeko asmoa nabarmendu zuen.
Juan Jose Gonzalez bexilologoaren txostenean oinarrituta sortu dute udalerriko lehenengo bandera ofiziala. Julen Karrion Muruetako alkateak esan duenez, "sortze prozesua ez da batere erraza izan, gutxi gorabehera hiru urtetan" ibili direlako zeregin horretan, eta azpimarratu du muruetar danak "ordezkatzen dituen bandera dela".
Soziolinguistika Klusterrak egin duen kale neurketak adierazten du euskararen kale erabilerak beherako joera jarraitzen duela Gernika-Lumon; izan ere, %44,8koa da egun, eta %49,4koa zen 2016an. Ikastetxe inguruan gertatu da euskararen erabileraren jaitsiera nabarmena: hamaika puntuko beherakada jaso da azken bost urteetan; %61,8tik %50,3ra.
Gernika SDk Celtaren kontrako Errege Kopako kanporaketa jokatuko du bihar, 19:00etan, Urbietan. Galiziarrak hautagai diren arren, jendez lepo egongo den etxeko zelaian ezustekoa ematea bilatuko dute. Taldea sasoi betean iritsiko da, ligako azken bost partiduetatik lau irabazi ostean.
Lointek Gernika Bizkaiak IDK Euskotrenen kontra jokatuko du bihar, Ibaetan, Emakumezkoen Endesa Ligako hamahirugarren jardunaldian. Azken partidu bietan galdu ostean, garaipena berraurkitzea bilatuko dute Anna Montañana valentziarraren jokalariek, batez ere, Erregina Kopako txartela ziurtatze aldera.