
Muruetako Udalak aurreikusita zeukana baino jende gehiago hurbildu zen atzo Muruetara. 110 lagun batu ziren Ibai Amillategi eta Sebastian Lizasok abestu zuten bertso bazkarian.

Lointek Gernika Bizkaiak 81-64 irabazi zion atzo [abenduak 4] Teneriferi emakumezkoen ligako 10. jardunaldian, Malosten.

Olatz Arrizabalaga pilotari gernikarrak Lau eta Erdiko Master Laboral Kutxa txapelketako finala lehiatuko du Amaia Aldairen kontra, zapatuan; Enara Gaminderi 22-2 nagusitu zaio finalerdian.

Oinezkoen gunerako baimena eskatzeko, edo baimena bajan eman nahi duten herritarrek Berhaz-en bulegoan edo Udalaran Egoitza Elektroniko bidez egin beharko dute.

Jaiotzaz gain, udalerriko argiak ere piztu dituzte asteburuan. Argi apaingarriak 18:00etatik 00:00etara eta 06:00etatik 08:00etara egongo dira piztuta.